Cookies-ei buruz informazio gehiago

ZER DA COOKIE BAT

Cookiea kaltegarria ez den testu-fitxategia da, ia edozein web orritara sartzen garenean gure nabigatzailean gordetzen dena. Web orri horretara jotzen dugun hurrengo aldian, web orriak gure bisita gogoratu ahal izateko balio du cookieak. Jende askok ez badaki ere, cookieak duela 20 urtetik erabiltzen dira, World Wide Web-en ibiltzeko lehen nabigatzaileak sortu zirenetik.

ZER EZ DA COOKIE BAT?

Cookiea ez da birusa, ez troiarra, ez harra, ez spama, ez spywarea, eta ez du pop-up erako leihorik irekitzen.

ZER NOLAKO INFORMAZIOA GORDETZEN DU COOKIEAK?

Cookie-ek ez dute guri buruzko informazio sentikorrik gordetzen, esaterako, kreditu-txartelik edo bankuko daturik, argazkirik, NAN zenbakirik edo informazio pertsonalik, besteak beste. Oro har, datu teknikoak gorde ohi dituzte; lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, eta abar.

Web zerbitzariak ez du gurekin, pertsona gisa, loturarik egiten; gure web nabigatzailearekin lotzen gaitu. Izan ere, Internet Explorer-ekin nabigatu ohi badugu, eta web orri berean Firefox-ekin edo Chrome-rekin sartzeko proba egiten badugu, ikusiko dugu web-a ez dela ohartzen gu garenik, nabigatzailearekin egiten baitu lotura, ez pertsonarekin.

ZER NOLAKO COOKIEAK DAUDE?

  • Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira, eta, besteak beste, nabigatzen ari dena gizaki bat edo aplikazio automatizatu bat den jakiteko balio dute, noiz ari den nabigatzen erabiltzaile anonimo bat eta noiz erabiltzaile erregistratu bat; nolanahi ere, web dinamiko ororen funtzionamendurako ezinbesteko atazak dira guztiak.
  • Analisirako cookieak: zer nolako nabigazioa egiten ari garen jasotzen dute; gehien erabiltzen diren atalak, kontsultatutako produktuak, erabiltzen dugun ordutegi-mota, hizkuntza, eta abar.
  • Publizitaterako cookieak: gure nabigazioaren araberako publizitatea erakusten dute, gure jatorrizko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren arabera.

ZER DIRA COOKIEAK ETA HIRUGARRENENAK?

Berezko cookieak bisitatzen ari garen web orriak sortzen dituenak dira, eta hirugarrenenak, aldiz, kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutakoak; esaterako, Facebook, Twitter, Google eta abarrek.

ZER GERTATZEN DA COOKIEAK DESAKTIBATZEN BADITUT?

Adibide batzuk jarriko ditugu, cookieak desaktibatzeak zer-nolako ondorioak izan ditzakeen uler dezazun:

  • Ezingo duzu web orri horretako edukirik partekatu Facebook, Twiter edo bestelako sare sozialetan.
  • Web orriak ezingo ditu edukiak zure lehentasun pertsonaletara egokitu, online dendek egin ohi duten bezala.
  • Ezingo duzu web orriko sail pertsonalera sartu, hala nola, Nire kontua, Nire Profila edo Nire Eskaerak sailetara.
  • Online dendak: ezingo duzu online erosketarik egin, telefonoz egin beharko dituzu, edo denda fisikora joanda, horrelakorik baldin badute.
  • Ezingo dira lehentasun geografikoak pertsonalizatu, esaterako, ordu-eremua, dibisa edo hizkuntza.
  • Web orriak ezingo du bisitariei eta web orriko zirkulazioari buruzko web analitikarik egin, eta, ondorioz, zailagoa izango da web hori lehiakorra izatea.
  • Ezingo duzu blogean idatzi, argazkiak igo, oharrak argitaratu, edo edukiak balioetsi edo puntuatu. Web orriak ez du jakingo, gainera, gizakia zaren ala spama argitaratzen duen aplikazio automatizatua.
  • Ezingo da publizitate sektorizaturik erakutsi, eta, ondorioz, web orriak diru-sarrera gutxiago lortuko du publizitatetik.
    Sare sozial guztiek erabiltzen dituzte cookieak, eta haiek desaktibatzen badituzu, ezingo duzu sare sozialik erabili.

EZABATU DAITEZKE COOKIEAK?

Bai. Ezabatu bakarrik ez, blokeatu ere egin daitezke, orokorrean edo domeinu jakin baterako bakarrik.

Web orri bateko cookieak ezabatzeko, nabigatzailearen konfiguraziora joan behar duzu; han aurkituko dituzu domeinu jakin bakoitzarekin lotutako cookieak, eta ezabatu.

Jarraian, Chrome nabigatzailearen cookie jakin batera nola iritsi adieraziko dizugu. Oharra: urrats hauek aldatu egin daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera.

Jarraian, Chrome nabigatzailearen cookie jakin batera nola iritsi adieraziko dizugu. Oharra: urrats hauek aldatu egin daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera.

  1. Fitxategia menuaren bitartez, edo goiko eskuinaldean agertzen den pertsonalizazio-ikurrean, jo EKonfigurazioa edo Lehentasunak ataletara.
  2. Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu Erakutsi aukera aurreratuak.
  3. Joan Pribatutasuna atalera, Edukiaren eraketa sailera
  4. Aukeratu Cookie guztiak eta tokien datuak.
  5. Domeinuen arabera ordenatutako cookie-en zerrenda bat agertuko zaizu. Domeinu jakin bateko cookie guztiak aurkitzea errazagoa izan dadin, sar ezazu helbide osoa edo zati bat Bilatu cookieak izeneko hutsunean.
  6. Iragazki hori pasatuta, eskatutako web orriaren cookieak agertuko zaizkigu pantailan, lerro batean edo hainbatetan. Nahi duzuna aukeratu, eta X sakatu behar duzu, ezabatzeko.

Internet Explorer nabigatzailearen cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Jo Tresnak-era, Interneteko Aukerak
  2. Sakatu Pribatutasuna.
  3. Mugitu erregulagailua, nahi duzun pribatutasun-mailan jarri arte.

Firefox nabigatzailearen cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Jo Aukerak edo Lehentasunak-era, zure sistema eragilearen arabera.
  2. Sakatu Pribatutasuna.
  3. Historia-n aukeratu Historiarako konfigurazio pertsonalizatua erabili.
  4. Ondoren, Cookieak onartu aukera ikusiko duzu; aktibatu edo desaktibatu egin dezakezu, nahi duzun moduan.

OSXerako Safari nabigatzailearen cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Jo Lehentasunak-era, gero Pribatutasuna-ra.
  2. Hor, Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo mota jarri ahal izateko.

iOSerako Safari nabigatzailearen cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Jo Doikuntzak-era, eta gero Safari-ra.
  2. Joan Pribatutasuna eta Segurtasuna-ra, eta hor Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo mota jarri ahal izateko.

Android gailuetako nabigatzailearen cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Exekutatu nabigatzailea, sakatu Menua tekla, eta gero Doikuntzak.
  2. Joan Segurtasuna eta Pribatutasuna-ra, eta han Cookieak onartu aukera ikusiko duzu, laukitxoa aktibatu edo desaktibatzeko.

Windows Phone gailuetako nabigatzaileko cookie-en konfiguraziora iristeko, jarraitu urrats hauek (desberdinak izan daitezke nabigatzailearen bertsio batetik bestera):

  1. Ireki Internet Explorer, gero Gehiago, eta gero Konfigurazioa
  2. Orduan, Baimendu cookieak laukitxoa aktibatu edo desaktibatu ahal izango duzu.