Eskola kontseiluaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

ESKOLA KONTSEILUAREN BERRITZE PARTZIALA

ASTI LEKUREN FUNTZIONAMENDURAKO OSO ERAKUNDE GARRANTZITSUA DA ESKOLA KONTSEILUA. IZAN ERE, ERAKUNDE HONEN BARNEAN IKASTOLAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN AGENTE GUZTIAK BATZEN DIRA: ERREKTORE KONTSEILUKO KIDEAK, GURASOEN ORDEZKARIAK, LANGILEENAK (IRAKASLEENAK ZEIN ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKOENAK) ETA IKASLEENAK. HONEN BURUA IKASTOLAKO ZUZENDARI PEDAGOGIKOA DA.

 

Bestalde, organo honen funtzionamendua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak publikatu zuen dekretu baten bidez arauturik dago (10 / 2007 urtarrilaren 30ko dekretua, 2007/02/05ean argitaratua EHAAn) eta eskola edo ikastetxe publiko eta itunpeko guztietan eraturik egon behar du.

Ikasturte honetan, modu ofizialean ere, Eskola Kontseiluko berritze partziala egin behar izan dugu ordezkari-talde bakoitzean:

Errektore Kontseiluko ordezkari bat hiru kideko; irakasleen bi ordezkari lau kideko, LHko ordezkaria eta Batxilergokoa; ikasleen ordezkari biak aldatu ditugu, aurtengo batxilergoko geletako delegatuen artean; Administrazio eta Zerbitzutako bakarra ere bai; eta gurasoen 4 ordezkarietatik bi ere aldatu behar izan ditugu.

Ordezkari-talde bakoitzaren barruan modu ezberdinak erabiltzen dira prozesua burutzeko, hautesle eta hautagai kopurua nahiko murriztuak izaten direlako. Gurasoen ordezkarien prozesua, aldiz, apur bat konplexuagoa da kontrako arrazoiarengatik: Asti Lekun ditugun 1688 ikasleen ama, aita edo legezko tutoreak, 2439 hautagai posible eta hautesle izan daitezke. Kasu honetan, beraz, hauteskunde prozesua zaildu egiten da.

Urriaren 26tik azaroaren 8ra arte guraso guztiek euren kandidatura aurkezteko epea izan zuten, zirkular batean adierazi zen bezala: 7 pertsona aurkeztu ziren, 5 ama eta 2 aita.

Azaroaren 9an zirkular baten bidez, botoa emateko azalpenak eta boto-paperak gurasoei bidali genizkien.

Horrela, gurasoen artean 2 ordezkari aukeratzeko azaroaren 15ean eta 16an hauteskundeak izan ziren. Ostean, botoen zenbaketa azaroaren 20an burutu zen, Leire Agirre eta Leire López izan zirelarik aukeratuak.

Eskola Kontseilu Berriko partaideak hauek izango dira:

  • Errektore Kontseiluko Oskar García, Josefina San Miguel y Leire San Martín
  • Langileen ordezkariak:
    • Irakasleak: Karmele Martitegi, Eneko Olabarria, Estibaliz Solatxi eta Batirtze Ibañez
    • Administrazio eta Zerbitzuak: Zuriñe Arruza
  • Ikasleen ordezkariak: Naia Garcia eta June Jaureguibeitia
  • Gurasoen ordezkariak: Sara Susial, Seine García, Leire Agirre eta Leire López
  • Zuzendari pedagogikoa: Iñaki Vázquez

Kontseiluaren osaketa abenduaren 11n gauzatu da. Hemendik aurrera 2 ikasturteko lana izango du Eskola Kontseilu honek, bi ikasturte barru berriro prozesu berean egongo garelako.

Animo eta eskerrik asko guztioi!

Iñaki Vázquez,
Ikastolako Zuzendaria

Leave a Comment