Eskola kontseilua... Argitaratuta

ESKOLA KONTSEILUAREN 99. BILERA: OTSAILAREN 12AN

Joan den otsailaren 12an egin zen Eskola Kontseiluaren 99. bileran, 2019ko lehenengoan, puntu hauek landu ziren, beste batzuen artean:

  • Ikasleei dagokienez, berandu sartutako ikasle berrien iritsiera eta, euren adina dela eta Euskara arloan salbuespena izan dezaketen arren Asti Lekun matrikulatuta dauden ikasleekin hasi dugun proiektua aipatu zen. Izan ere, bertako ikasle guztiak D eredukoak dira. Proiektu horren xedea, euren ikaskideek lanerako erabiltzen duten hizkuntzara hurbilketa erraztea da.

  • Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleekin ezarri dugun ahozko komunikazio proiektua ere landu zen. Aldizkari honetako beste artikulu batean aipatzen da.

  • Haur hezkuntzarako eta derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzarako matrikula epealdiari buruzko datuak eman ziren.

  • Irakasleei dagokienez, landu beharreko gaiak Lan Kooperatiboan prestatzeari eta EKI Proiektuari, sartu diren irakasle berriei eta Kultur Astearen antolakuntzarako proposamenari buruzkoak izan ziren. Aste hori apirilaren 8tik 12ra ospatuko da, KORRIKAren 20. edizioarekin bat etorriz.

  • Gure kooperatibaren beste zutabeari, familiei, dagokienez, urtarrileko azken astearen eta otsaileko lehenengoaren artean egindako Gurasoen 2. bileraren nondik norakoarekin erlazionatutako gaiak landu ziren.

  • Gabonetako oporraldietan ikastolan egin diren eta ikasturtearen amaierara arte aurreikusita dauden obrei buruzko informazioa eman zen.

  • Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurreikusten dituen Diagnosi Ebaluazioei buruzko informazioa eman zen.

    Etapa amaierako Diagnosi Ebaluazioa apirilaren 3an egin beharko dugu DBH 4An eta DBH 4En; etapa erdikoak, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan (LH4an eta DBH2an), maiatzaren 10ean eta 13an egingo ditugu.

    Lehenengoak galderen baliozkotasuna egiaztatzeko proba pilotuak dira eta, ondorioz, ez da ikasleei edo ikastolari buruzko emaitzarik emango; bigarrenek, berriz, ikaslearen, ikasgelaren, promozioaren eta ikastetxearen trebezien ebaluazioa jasoko dute.

  • Iñaki Vázquez,
    Zuzendaria

Leave a Comment