Eskola kontseiluaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

ESKOLA KONTSEILUAREN 102. BILERA

PASA DEN URRIAREN 22AN, ASTEARTE ARRATSALDEKO 18:30EAN, 2019-2020 IKASTURTEKO ESKOLA KONTSEILUAREN 1. BILERA EGIN GENUEN. AURTENGOAN KIDE BERRIA DAUKAGU, MILENA RIOBELLO IKASLE ORDEZKARIA. HONEK LEKUKOA HARTU DIO JUNE JAUREGIBEITIA TERESARI ZEINEK ASTI LEKUKO IBILBIDE AKADEMIKOA AMAITU DUEN, OSO ONDO GAINERA, 2. BATXILERGOA GAINDITU OSTEAN. MILA ESKER JUNE!

Hasteko, ikasturteko 1. bilera honetan Eskola Kontseiluaren bileren egutegia adostu genuen; hiruhilekoan bi bilera egingo ditugu eta, bilerak berariazkoak izate aldera, gai-zerrendak uneko beharrizanen arabera zehaztuko dira, gai batzuk behin baino gehiagotan agertuko diren arren.

Jarraian, ikasturte hasierako gaiei ekin genien. Hona hemen, laburbilduta:

  • Helburu orokorrak: ikastola osoari dagozkionak eta etapa ezberdinetakoak.
  • Ikasle kopurua (1617 ikasle) eta geletako okupazioa:
    • Ikasle kopurua apur bat jaitsi da eta…
    • …nahiz eta Haur Hezkuntzako matrikula gutxitu den, beste etapetan gain ratioak ditugu.
  • Irakasle berriak eta langile guztien formazioa:
    • Irakasle berriak, “hain” berriak izan ez arren, etapa guztietako 7 inkorporazio eduki ditugu.
    • Formazioari dagokionez, gai hauek aipatu genituen: berrikuntza metodologikoak bideratzeko eta gaitasun informatikoak eta honen erabilerak ekar ditzakeen segurtasun arazoak, Hezkidetza planaren barruan dauden ikastaroetan parte hartzea bai eta geletan gai hauek sakontzea…
  • Ikasturteko 1. Guraso Bileren egutegia eta etapa bakoitzean gurasoek egiten dituzten ekarpen, galdera eta kezka ezberdinak ere aipatu genituen. Hauek biziki ezberdinak izaten dira, oso zabalak eta etaparen araberakoak. Ikasle txikien gurasoen kezkak, esate baterako, haurren oinarrizko beharrizanen ingurukoak izaten dira eta batxilergoko familienak, aldiz, “akademikoagoak”.
  • Udan zehar burutu diren lanak eta egiteko ditugunak 1. hiru hilabetean:
    • alde batetik aurreikusita zeudenak: LHko ateak eta leihoak; DBHko liburutegia eta margoketa lanak; sukaldeko lan handia; kanpoko konponketa batzuk…
    • Eta, bestetik, uztailaren 16an Haur Hezkuntzako eraikineko sutearen ondorioz egin behar izandakoak.
    • Honetaz guztiaz gain, beti izaten dugu aparteko gaiak tratatzeko tartea, eta oraingo honetan ALADINO ikerketa programa aipatu zen, parte hartzea gonbidatuak izan baikarela. ALADINO ikerketa Osasunaren Mundu Erakundeak koordinatzen duen programa da eta bertan aztertu nahi dira umeen osasun ohiturak (loa, elikadura eta ariketa fisikoaren ingurukoak) bai eta hauek garapen fisiologikoan duten eragina.

Amaitzeko, hurrengo bileraren data jarri genuen. Abenduaren 10ean izango da, aurrekoak bezain atsegina, seguru.

Iñaki Vázquez
Ikastolako zuzendaria

Utzi iruzkin bat