Ikastolaren ahotsakZTP... Argitaratuta

ELKARRIZKETA LAGUNTZAILEAK PROIEKTUA ABIAN DAGO

IKASLEEN ARTEAN EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEA DA IKASTOLAK 2017/2020KO GESTIO PLANAREN BARRUAN MARKATU ZUEN HELBURUETAKO BAT ETA HONI JARRAIPENA EMATEKO 2018/2019 IKASTURTEAN GELA BARRUKO AHOZKOTASUNA INDARTZEA JARRI GENUEN XEDE HIZKUNTZA NORMALKUNTZARAKO PROIEKTUKO KIDEEK. IZAN ERE, AURREKO IKASTURTEAN ATSEDENALDIETAN ANTOLATUTAKO JARDUERA BEREZIEN BIDEZ GELAZ KANPOKO ERABILERA SENDOTZEN ARITU GINENEAN PENTSATU GENUEN EGOKIAGOA IZANGO ZELA GELA BARRUAN LANTZEA.

EHIko HIZPRO egitasmo berrian ere, ikastola guztietan BRANKAren bidez lorturiko emaitzen arabera, gela barruko ahozkotasuna lantzea erronka bihurtu zen, baina berriro irakasleen formazioan denbora sartzea eskatzen zuen proiektu honek, eta Asti Lekun ikusi genuen ikasleengan zuzenean komeni zela esfortzuak egitea. Zentzu honetan

Tarte horietan hezkuntza ez formalean eta formalean aditua den dinamizatzaileak eurekin landuko ditu proiektuan ezarritako helburu didaktikoei lotutako hainbat ekintza labur.

Otsailaren 11tik abian dago proiektua. Oraindik ezin dugu oso balorazio handirik egin, baina ikasleen erantzuna positiboa izan dela esan dezakegu; gogotsu parte hartzen dutela jarduera ezberdinetan gehituko genuke; eta gero eta dinamikoago suertatzen ari dela ere ikusten dugu.

Bigarren hiruhileko hau amaitu ostean lehenengo balorazio orokorra egiteko asmoa daukagu, hortik aurrera banakako ebaluazioak egiten hasteko. Beraz, ikasturte honen amaieran proiektu honen emaitzak ikusiko ditugu. Bitartean euskararen erabileraren alde jarraituko dugu!

Iñaki Vazquez,
Asti Lekuko Zuzendaria

Leave a Comment