Elkarrekin ikasizNutrizioa eta osasuna... Argitaratuta

DIETA OREKATUAREN GARRANTZIA

DIETA EGOKIA ELIKAGAIAK ERA OREKATUAN KONBINATUZ LORTZEN DA ETA ERAGIN NABARMENA DAUKA GURE OSASUNEAN, ARE GEHIAGO TXIKIEN ETA GAZTEEN HAZKUNDE ETA GARAPENEAN. GAINERA OINARRIZKO NUTRIZIO GAIXOTASUNAK EKIDITEN EDO, BEHINTZAT ARINTZEN, LAGUNTZEN DU (GIZENTASUNA, IDORRERIA, ELIKADURA-JOKAERAREN GORABEHERAK…)

 

Hau guztia badakigu denok, neurri batean edo bestean, baita patroi hauek haurtzaroan ondo finkatzeak eragin handia izango duela bizitzan zehar mantenduko ditugun ohituretan. Horrela bada ere, zaila egiten zaigu oinarrizko praktika onak ohitura bihurtzea.

Honetaz ohartuta eta eskola-jangela elikaduraren jokaera ereduak proposatzeko leku egokia delakoan, Asti Lekuko jantokia janari orekatu eta elikagarriak ematen dituen tokia izateaz gain heziketa-eremuaren elementua ere izan dadin ahalegintzen gara. Horrela, ikastolako jangela umeekin berrelkartzen duen lekua izatetik heziketa-giroa sor daitekeen tokia izatera pasatu da.

Jantokiko bazkariari dagokionez, garrantzitsua da jakitea honek eguneko balio kalorikoaren %30-35 bakarrik batzen duela eta %100eraino falta dena gainontzeko otorduekin osatu behar dela (gosaria, askaria eta afaria). Beraz, ez da nahikoa era orekatuan ikastolan bakarrik jatea baizik eta egunean zehar egiten diren beste otorduetan ere.

Hona hemen eguneko otorduak prestatzerakoan lagungarri izango zaizkizuen dietari orekatuari buruzko hainbat gomendio:

  • Ekarpen kaloriko egokia adinaren eta jardueraren fisikoaren arabera ziurtatzea
  • Makronutrienteen proportzio zuzena mantentzea
  • Zuntz-kontsumo egokia ziurtatzeko karbohidrato konplexuak ematea. Horretarako, zereal, barazki eta egoskarien ekarpena sustatuko da
  • Fruta ahalik eta freskoen hartzea eta ahal den neurrian ale osoak; naturalak ez diren zukuen kontsumoa zein karbohidrato sinpleak dituzten produktu industrialena mugatzea
  • Koipeari dagokionez, haragiaren eta eratorrietako koipea kentzea eta astean bitan gutxienez arraina jatea
  • Oliba-olioaren kontsumoa bultzatzea, gantz-azido monoasegabeak dituelako
  • Opil industrialeko produktu kontsumoa murriztea ere aholkatzen da
  • Aukera-edari bezala ura ematea
  • Bitaminen eta mineralen ekarpen zuzena ziurtatzea
  • Gatz-kontsumoa moderatzea

Nerea Mugida,
Asti Lekuko nutrizionista

Leave a Comment