ZUBIA PASTORALA HERRI ANTZERKIA: PORTUGALETEKO HERRITARREN EKIMEN KULTURALA

Abenduaren 16an izan zen, portugaleten, zubi alde kiroldegia jarrilleroz bete-beterik zegoela. Egun eta ordu horretan ikusi zuen argia bi urte lehenago herriko lagun-talde batek izandako ametsa: portugaleten pastorala egitea! Hasieran hiru txororen ideia zirudienarekin hirurehun herritarrek baino gehiagok egin zuten bat eta guztien artean ondu zuten zubia izeneko herri antzerkia.