IKASLE-TRUKEAK, BESTE ERA BATEAN

COVID-19ak eraginda berrantolatu behar izan diren ekintzetariko bat, Asti Lekuko ikasle-trukeei dagokiena da. Gainontzeko esparruetan bezala, honetan ere ezin izan ditugu aurreikusita genituen jarduera guztiak aurrera eraman.

BATXILERGOKO ERRONKA, GAINDITUTA!

COVID-19aren ondorioz Hezkuntza Sailburuak aurrez aurreko eskolak bertan behera uzteko agindua ezagutzera eman zuenetik “kalte handiena jasoko dutenak batxilergoko ikasleak izango dira, batez ere selektibitatea egin behar duten 2. mailakoak” bezalako iruzkinak irakurri eta entzun ditugu sarritan.

INOIZ AHAZTUKO EZ DUGUN IKASTURTEA. ZORIONAK LANKIDEOK!

Ikasturte hau orain arte bizi izan ditugun guztietatik hain desberdina izan denez, ez dugu inoiz ahaztuko. Hain zenbaki berezia den 2020. urtean sartu ginenean, batek baino gehiagok hau gure urtea izango zela esan zuen. Eta horrela izan da, bai horixe!

EGOKITZAPEN PROZESUA HAUR HEZKUNTZAN

Covid 19aren hedapen esponentzialaren ondorioz aurrez aurreko klaseak eteteak gure hezkuntza sistemaren egitura osoa hankaz gora jarri zuen. Etapa guztietan, egun batetik bestera, kaosa. Egunak igaro ahala, lasaitzen joan ginen, eta 2 eta 18 urte bitarteko ikasle guztiei arreta emateko egitura berria antolatu genuen.