Elkarrekin ikasiz... Argitaratuta

BIZITZA BURUZ BEHERA

GOIZ BATEAN ESNATU ETA GURE BIZITZA GOITIK BEHERA ALDATU ZEN. EGUN BATETIK BESTERA EZIN GINEN IKASTOLARA JOAN, EZIN GENITUEN GURE PERTSONA BEREZIAK BESARKATU, EZTA IKASLEAK UKITU ERE… BAT BATEAN GENEUZKAN PLAN, PROGRAMAZIO ETA EGINKIZUN GUZTIAK BERTAN BEHERA GERATU ZITZAIZKIGUN. “ZER EGINGO DUGU ORAIN????” PENTSATU GENUEN…

Zuk, ezer espero gabe, ordenagailuaren aurrean jarri eta zure ikasgaia aurrera eramateko beharra daukazu. Teams zabaldu eta zer egin???nola irakatsi???? Nola motibatu ikasleak??? Zelako presioa eta erantzukizuna! Zure etxean, umeak ukitu gabe, batzuetan ikusi gabe ere. Konexio arazoak, mikroak amatatuta, kamera gabe… zenbat gauza gure kontran!

Pentsamendua atzera eramanda, buruan neukan proiektu bat berreskuratzea otu zitzaidan. Gure proiektuaren barruan, tailer batzuetan musika tesnak sortuko genituen. Egia esanda, inoiz ez naiz ausartu ekintza hau aurrera eramatera, baina agian horixe zen garaia. Ikastolan, hainbeste etxerako lanekin, beste ariketak eta gauzak egiteko nituenez, proiektu hori alde batera utzita neukan. Eta argi ikusi nuen, orain momentua zela martxan jartzeko. Pentsatu nuen LHko 3. mailan lan bat aurrera eramatea zaila izan zitekeela, baina hau proiektu polita iruditu zitzaidan. Beraz… aurrera!!!!

Haiekin Teams-en bitartez konektatu eta egin beharrekoa azaldu nien. Birziklatzeko materialarekin musika tresnak sortu beharko zituzten, etxeko edozein gauzarekin, brikak, botilak, lastotxoak, kartoiak…

Hasieratik haien aurpegietan gogotsu hartu zutela konturatu nintzen, baina ez nuen espero izango genuen arrakasta lortzea. Ikasleek gogo guztiarekin izugarrizko musika tresnak sortu zituzten, gitarrak, txirula bereziak, bateriak… oso tresna politak eta bikain eginda. Liluratuta utzi ninduten!

Ikasleek irudimenari hegan egiten utzi zioten eta… Sorpresa!!!

Egia esan oso pozik nago emaitzarekin, nire ikasleak ARTISTA itzelak direlako. Argi daukat hurrengo urteetan proiektuarekin aurrera jarraituko dudala!

Argazki galeria

https://photos.app.goo.gl/T5FyL5FVwuBC8Hib6

Jara Barreras,
LHko musika irakaslea

Utzi iruzkin bat