ERRONKA PEDAGOGIKOAK

2020-2021 ikasturtea prestatzen hasi orduko zalantza gehiago genituen ziurtasun baino. Aurreko ikasturtea martxotik aurrera etxetik garatu behar izan zen, eta ez genekien oraingoan zein agertokitan hasiko ginen, ez eta eszenatoki hori ikasturte osoan zehar mantendu ahalko genuen. Hori zela eta, hiru agertoki aurreikusita prestatu genuen hasiera, etapa ezberdinen berezitasunak aintzat hartuta.

ASTI LEKUKO COVID-19 TXOSTENA

2019/2020 ikasturtea, ziurrenik, hezkuntzaren azken urteetako historiako arraroena izango da. Hasi zenean, inork ezin zuen aurreikusi gainean genuen agertokiaren erabateko aldaketa. Martxoaren 13an, munduko beste muturrean hasitako pandemia baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko irakaskuntza presentziala etetea agindu zuen.

ASTI LEKUN HARTUTAKO NEURRIAK

2020/2021 ikasturtea hasi aurretik, behin Asti Lekuko kontingentzia plana egina, aurkeztua eta onartua, bertan jasotakoa paperetik praktikara eramateari ekin genion.

BALORAZIOA ETA AURREIKUSPENA

Oso zaila da hain ezohiko ikasturtea baloratzea. Zirkunstantziak hain izan dira ezohikoak, non ez baitigute beste inorekin alderatzen uzten.

ALDERDI EKONOMIKOAK

2020/2021 ikasturtea Asti Lekun antolatzeak hainbat behar ekarri ditu berekin, eta, jakina, kooperatibak gastu eta inbertsio jakin batzuei aurre egin behar izan die. Kontingentzia-plana, hasiera batean, inolako laguntza publikorik gabe gauzatu behar zen. Geroago, zehazki azaroaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen ikastetxe itunduetan covid-19aren protokoloak ezartzeko beharrezko laguntzak lortzeko deialdiarekin batera.