AlbisteakEskolaz kanpokoak... Argitaratuta

ASTI LEKUKO ROBOTIKAK DRONEAK ETA BIDEO-JOKOAK DAKARTZA 2019/2020 IKASTURTERAKO

DUELA LAU URTE ROBOTIKA HEZIGARRIA GEHITU GENUEN ASTI LEKUKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ESKAINTZAN ASIMOV IKASTEGIAREN ESKUTIK. ORDUTIK HONA ASKO DIRA ROBOTEN ARTEAN IKASTEN JOSTATZEN DIREN IKASLEAK, BAI HASIERATIK DAUDENAK, BAI IKASTURTE BAKOITZEAN SARTZEN DIREN BERRIAK. HAUENTZAT GUZTIENTZAT HIRU BERRITASUN ERAKARGARRI DAKARTZAGU DATORREN IKASTURTERAKO: ROBOTIKA AURRERATUA DBH ETA BATXILERGOKOENTZAT, BIDEO-JOKOEN DISEINUA ETA ADIN GUZTIETARA EGOKITUTAKO DRONEEN ERABILERA.

Robotika hezigarria, robotak diseinatu, sortu, montatu eta abian jarriz ezagueraren area espezifikoak sendotzen dituzten ekintza pedagokikoen multzoa da.

Robotikak eta talde lanak, gainera, etorkizunera begirako trebetasunen eta konpetentzien garapena ere bultzatzen dute: komunikazioa eta enpatia, sormena eta berrikuntza, arazoak konpontzen jakitea, lankidetza eta lidergoa, konfiantza eta hobetzeko joera izatea, aurrea hartzea eta ekintzailea izatea, ezagutza berriak…

Asti Lekun robotikak ikasleen garapen akademiko eta pedagogikoan zeukan garrantziaz ohartuta 2015/2016 ikasturtean sartu genuen robotika eskolaz kanpoko ekintzetan, oso harrera ona izan zuelarik.

Orain, lau urteren bueltan, berritasunak dakartzagu hurrengo ikasturterako, bai LHko ikasleentzat bai eta DBH eta Batxilergokontzat ere. 2019/2020 ikasturtean LHkoek Robotika hezigarria I eta II egiteko aukera edukitzeaz gain droneak erabiltzen ere ikasi ahalko dute. DBHko eta Batxilergokoek hiru berritasun dauzkate: Robotika aurreratua, Goi mailako Robotika eta Bideo-jokoen diseinua. Gainera, droneekin lan egiten ere ikasiko dute.

Robotika aurreratuan, maila hauetan proiektuetan oinarritutako ikaskuntza landuko da, non benetako bizitzan oinarritutako egituren edo instalazioen funtzionamendua simulatu beharko duten, esate baterako, aparkaleku edo aireportu baten funtzionamendua. Proiektuen zailtasunak adinaren araberakoak izango dira.

DBHko 1. eta 2.ean, programazioa sinboloetan oinarrituta egongo bada ere, logika garatu beharko dute eta goi mailakoen sentsore berberak erabiliko dituzte.

DBHko 3. mailatik aurrera roboten programazioak “C” lengoaian garatuko dira. Helburua enpresetan erabiltzen den programazio lengoaietara hurbiltzea da.

Bideo-jokoen diseinuan ikasleek gogokoen dituzten pertsonaiei bizia emateko aukera izango dute, beraien bideo-jokoak modu errazean sortzeko aukera izanik eta denborarekin pixkanaka-pixkanaka bideo-joko hori konplikatuz.

Droneekin ere lan egingo dute bai Robotikako ikasleek baita Bideo-jokoetakoek ere. Droneekin burututako ekintzak adin guztietara egokituak egongo dira.


2019-2020 ikasturterako robotikako eskolaz kanpoko eskaintza deskargatu(906 KB)

Cristina Roy

Leave a Comment