Errektore batzordeaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

ASTI LEKUKO HJP-PAU-REN ONESPENA

DUELA DENBORA GUTXI IKASTOLAKO HJP-PAU ONETSI DA. DOKUMENTU HORRI ESKER, GURE INBERTSIOEN ERRITMOA ETA ANTOLAMENDUTIK KANPO DAUDEN ETXEBIZITZEN UDAL KUDEAKETAREN ERRITMOA BEREIZTU EGINGO DIRA. HORI DELA ETA, IKASTOLAREN EKIPAMENDU ETA HIRIGINTZA ARLOKO GARAPENAK AURRERA EGIN DEZAKE. ETORKIZUNEKO ASTI LEKU HURBILTZEN ARI DA.

 

Urriaren 25ean, Portugaleteko Udaleko Gobernu Batzarrak Asti Lekuko sektoreko Hirigintza Jarduera Programari (HJP-PAU) hasierako onespena emateko akordioa hartu zuen. Dokumentu horren ezaugarrietako bat, ikastola dagoen sektorean bi egikaritze unitate bereiztu, desberdin, ezartzen dituela da.

Horri esker, alde batetik, Asti Lekuk batxilergoko beste eraikin bat eta futbol zelaia bezalako beste kirol instalazio batzuen ondoan egongo den kirol ekipamendu itxia eraikitzeko planak aurrera eraman ahal izango ditu eta, bestetik, ikastolaren ondoan, antolamendutik kanpo dauden etxebizitzen nondik norakoaren kudeaketak, Udalak erabakitzen duen erritmoa eraman ahal izango du. Hau da, egikaritze unitate bakoitza ikastolaren beharretara eta herritarren beharretara egokitu ahal izango da.

 
 

Dokumentuaren hasierako onespenaren eta argitalpenaren ondoren, alegazio epealdia irekitzen da, eta horien eragina jasotzen dutenek, euren iritziz egokiak diren aldaketak proposatu ahal izango dituzte. Ikastolak, bere aldetik, alegazio izapide hori ahalbidetu gura du, Udalarekin lankidetzan, zenbait hirigintza jarduera ezartzeko, hondakindegia zigilatzeko (horri buruz aldizkari honen aurreko zenbakian hitz egin zen) eta ikastetxeko bizitzarekin bateragarriak diren hezkuntza eta kirol arloetako ekipamenduak eraikitzeko.

Asti Lekuko HJP-PAU behin betiko onetsi ostean, egin beharreko hirigintza birzatiketa proiektua onetsi beharko da, obra lizentziak eskatu aurreko azkenengo kudeaketa. Proiektu hori egiten hasi da, eta hurrengo hilabeteetan Udalaren aurrean aurkeztea aurreikusten dugu.

Hurrengoa –eta garrantzitsuena–, behar ditugun ekipamenduen eraikuntza proiektuetan asmatzea izango da. Ikastolak gaur egin dituen eraikinak beren garaietatik jasotakoak dira eta, –batxilergoko “behin behineko” ikasgela-guneak izan ezik– etorkizunera egokitzeko aukera handiak eskaintzen dituzte. Berriek, inolako zalantzarik gabe, XXI. mendeko ikastolaren erreferente izan behar dute.

Jesús Bilbao
Zuzendari Nagusia

Leave a Comment