Eskola kontseiluaKooperatibaren ahotsak... Argitaratuta

ASTI LEKUKO ESKOLA KONTSEILUKO 101. BILERA

2019KO MAIATZAREN 28AN IKASTURTE HONETAKO AZKENENGO BILERA OSPATU ZEN. IKASTURTE NAHIKO BEREZIA IZAN DA, ESKOLA KONTSEILUKO BERRITZE PARTZIALA EGITEAZ GAIN, IKASTOLAREN FUNTZIONAMENDUA ZUZENTZEN LAGUNTZEN DUEN ORGANO HONEN GIDARIA ERE ALDATU DELAKO. ARTIKULU XUME HONETATIK, JUAN CARLOS NABERANEK EGINIKO LAN LUZE ETA BIKAINA GOGORATU ETA ESKERTU NAHI DUGU.

Dena den, kotxe lasterketetan gertatzen den bezala, bide beretik joateko, makina bera martxan dagoelarik gidaria aldatzen bada, ibilgailuaren prestazioak modu ezberdinez erabil daitezke.

Horretantxe gabiltza etapa berrian, dagoeneko aldaketa txiki batzuk egin ditugularik. Hauetako bat bilerei dagokien kontua izan da, non maiztasuna areagotu dugun eta iraupena laburtu; gainera, bileren arteko lanaren jarraipena hobetze aldera, baliabide berriak hasi gara erabiltzen.

Hala ere, lasterketetako alderaketa berari jarraituz, ikasturte bakoitza zirkuitu bilakatu daitekeela aintzat hartuta, topatu ditugun bihurguneak zein sestra-aldaketei behar bezala aurre egin diegula deritzogu. Eskerrik asko ibilbide berri honetan esku hartu duzuen denoi, bai bilera guzti-guztietan izan zaretenoi, baita ikasturte hasierakoan bakarrik egondakoei!

En la reunión tratamos temás de gran interés

Azken bilera honetan landu ditugun gaiak oso inportanteak izan dira.

Ikasturteko azken bileran garrantzi handiko gaiak landu genituen, batzuk 2018/2019 epealdiaren ingurukoak eta beste batzuk 2019/2020 ikasturteari begirakoak:

2018/2019

Amaitzera dagoen ikasturteari dagozkion gaiak hauexek izan ziren: berandu eskolaratzen diren ikasleak zeintzuk izan diren eta eurekin martxan jarri dugun proiektua; matrikularen ingurukoak, otsailean izan genituen emaitzak eta batxilergoan izan ditugun kopuruak; batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra noiz izango dugun; martxan izan ditugun nazioarteko ikasle-trukeen gorabeherak; 2019ko Ebaluazio Diagnostikoa noiz eta zelan egin dugun, emaitzak azaroa aldean jasoko ditugun arren; aurreikusten diren lanak… Eta nola ez, ASTI LEKU eguna (orduan ospatzear geneukan eta orain aprobetxatzen dugu jai ederra atera zitzaigula esateko). Maiatzaren 23an burututako Kooperatibako Ohiko Batzar Nagusiaren berri ere eman zen, bai eta langileek jaso duten prestakuntzarena ere.

2019/2020

Ikasturte berriari begira aipatu genituen gaiak honako hauek izan ziren: hurrengo ikasturteko etapa ezberdinetako egutegiak eta Asti Leku berriro izendatu dutela Hezkuntza masterreko eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Magisteritzako praktikak egin ahal izateko ikastetxe.

Hurrengo ikasturtea prestatzen hasita gaude… hobeto egingo dugulakoan… Esker mila!

Iñaki Vazquez,
Ikastolako zuzendaria

Leave a Comment