AlbisteakIkasle trukeak... Argitaratuta

ASTI LEKU, MUNDURA BEGIRATZEN DUEN IKASTOLA

ATZERRIAN OIHARTZUNA ETA HARREMANAK IZATEA BALIO HANDIKOA DELA USTE DUGU ASTI LEKUN. HORREXETARAKO, HAU DA, GURE IKASLE ETA FAMILEKIN DAUKAGUN KONPROMISOARI ERATZUNA EMATEKO, ANTOLATU ETA GARATZEN DITUGU IKASLE-TRUKEAK KANPOKO IKASTETXE ETA KULTUR ERAKUNDEEKIN.

 

 

2018-2019 ikasturtean zehar DBHko 2. eta 3. eta batxilergoko 1. mailan, Europa mailako ikasle-trukeei lotutako lau proiektu garatuko ditugu.

Ikasle-truke guztietan familien etxeetan ostatatzen dira, ekintzen egitaraua gazteek ikasi eta ondo pasatu dezaten eratuta dagoelarik.

Egitasmo guztien helburu orokorren barruan honako hauek topatuko ditugu beti: parte-hartzaileen garapen pertsonalari laguntzea, motibazio eta interes berriak sortuz; beste pertsonekin komunikatu eta harremanak izateko trebetasuna lantzea, atzerriko hizkuntza batean, noski -normalean frantsesa eta ingelesa-; hau guztia, gainera, kulturarteko balioen esparruan kokatuta eta hezkuntza egitura formalaren osagarria izanik, gure ikasleek osoko garapena izan dezaten.

Zuriñe Arruza,
Ikasle-trukeen arduraduna

Leave a Comment