ASTI-LEKU ETA SASKIBALOIA ELKARREKIN AURRERA

Asti Leku OSK

ASTI LEKU KIROL ELKARTEA

Asti-Leku Ikastolak urteak daramatza saskibaloiaren praktika sustatzen, hala adierazten dute azken urteotan izandako kopuruek. Zenbateraino harrigarriak, non kirol honetan ari diren ikasleen parte-hartzea ia bikoiztu egin den hiru urtean; 50 jokalari inguru izatetik, astebururo Bizkaiko kantxetan 100 jokalari saskibaloian aritzen izatera.

 
Urtez urte talde kopurua handitzen doa eta honekin batera entrenatzaileena ere bai. Teknikari kopurua igotzeaz gain hauen prestakuntza maila hobetzen ere dihardugu. Hauetako gehienak ikastolako ikasleak dira, hasieran laguntzaile gisa aritzen direnak eta behin eskarmentua zein prestakuntza jasotakoan, talde baten arduradun.

Hain da handia saskibaloiaren azkeneko urteotako zaletasunaren gorakada, zein egun bi talde federatu, eskola kiroleko 6 talde eta txikitxoen saski eskola dauzkagun.
 


 

Maila federatuari dagokienez, batetik, mutilen kadetea atera ahal izateko, Asti Leku Kluba eta Oribeltza Saskibaloi Kluba elkartu dira lankidetza-akordio baten bitartez. Akordio honi esker aurtengo denboraldian Asti Leku OSK kadete mailako taldea osatu da, aurreko denboraldian Bizkaiko eta Euskadiko Txapelduna izan zen taldeko mutilei aurrera jarraitzeko aukera ematearren. Honetaz gain, partiden antolakuntzan, instalakuntzen erabilera eta klub bakoitzak antolatutako ekitaldietan ere laguntzen diote elkarri. Baita, entrenatzaile eta kirolarien teknifikazioan ere.

Bestetik, senior mailako emakumezkoen taldea ere atera dugu denboraldi honetan, Asti Lekuko ikasle eta jokalari ohiek osatutakoa –hauetako batzuk, gaur egungo Asti Lekuko irakasleak-. Izan ere, euren proposamena izan zen, ikastolako saskibaloiaren gorakadak abiatuta.

Datozen urteotan ere saskibaloiaren parte-hartzea areagotzen jarrai dezan, jo eta ke jarraituko dugu proiektu honetan lan egiten dihardugunok.

Aitor Villar
Kirol Arduraduna

Deja un comentario