AlbisteakEskolaz kanpokoak... Argitaratuta

ASTI LEKU, CAMBRIDGE-KO ZENTRO HEZITZAILEA 2015. URTETIK

BILBOKO BRITISH COUNCIL-EKIN EGINIKO AKORDIOARI ESKER ASTI LEKUKO IKASLEEK CAMBRIDGE-KO AZTERKETA OFIZIALAK IKASTOLAN BERTAN EGITEKO AUKERA DAUKATE.

Akordio honi esker Asti Lekuko ikasle guztiek dute aukera, LHko 4. mailatik gora, proba ofizialak ikastolan bertan egiteko. Gainera, ikasleentzat askoz atseginago eta erosoagoa den Cambridge for School modalitatearen bidez egiten dira.

Azterketak normalean ekainean izaten dira –eskola egunetan, YLE-koak (Starters, Movers eta Flyers) eta larunbatez KET, PET eta FIRST mailakoak- ikasleei ongien datorkien data beti aukeratzen delarik.

Asti Leku matrikula tramitatzeaz ere arduratzen da –martxoaren bukaeran edo apirilaren hasieran-. Ikasleek ingeles-irakasleak lagunduta aukeratzen dute zein mailatako proba egin. Maila guztietako azterketak egitea beharrezkoa ez bada ere, ahalik eta gazteen hastea gomendatzen da.

Azterketa egin duten guzti-guztiek jasoko dute lortutako maila zirtatzen duen Cambridge-ko diploma ofiziala. Diploma hauek ikastolara bidaltzen dira irailaren 2. hamabostaldian eta hainbat lasterren banatzen zaizkie ikasleei haur hezkuntzako Hitzaldi Aretoan.

Zertan bereizten dira “for School” modalitatekoak eta helduentzako azterketak?

Maila, diploma, atal-multzo, iraupen eta prezio berberak izaten dira bietan. Aldatzen dena da “for School”-eko galderen gaiak 18 urtetik beherako ikasleen interes eta esperientzietara egokituta daudela, eta horregatik egoki eta atseginagoak izaten dira.

Helduentzako azterketen diplomak eta “for School”-ekoak berdin-berdinak dira.Hau da, diploma eredu bakarra dago.

Zein abantaila dute Cambridge-ko azterketek beste batzuen aldean?

Cambridge Assessment-eko azterketak ikastetxe, unibertsitate eta enpresa publikoek ezagututakoak eta aitortutakoak dira mundu mailan.

Ikus dezagun zertan datzan proba bakoitza, mailaren arabera

Asti Lekun 2015. urtetik egiten ditugu Cambridge-ko azterketak honako maila hauetan:

I. YOUNG LEARNERS (YLE): CAMBRIDGE STARTERS, MOVERS, FLYERS

YLE-ko probak 7 eta 12 urte bitarteko ikasleen hizkuntza-trebetasunak neurtzeko diseinatuta daude eta 3 mailatan sailkatuta: Starters, Movers eta Flyers; umeak lan egiten jarraitzera animatzen dituzte euren aurrerapenen kontrolaren bitartez.

STARTERS

YLE-eko 3 azterketetako lehena da. Proba honek ingelesa adin goiztiarrean ikasten hastera animatzen du ikaslea, baita azterketen aurrean jarrera positiboa izatera ere.

Azterketa hau egiten duten ikasleak 7-8 urtekoak izaten dira eta 100 orduko prestakuntza izaten dute burutua.

Proban koloreak ingelesez bereizteko, nork bere buruaren inguruko galdera errazei erantzuteko eta oinarrizko erantzun laburrak idazteko gai izan behar dute ikasleek.

A1 MOVERS

YLE-eko bigarren azterketa da. Proba honek ikaslea animatzen du bizitzako ohiko egoeretan ingelesez komunikatzera, baita azterketen aurrean jarrera positiboa izatera ere.

Azterketa hau egiten duten ikasleak 8-11 urtekoak izaten dira eta 175 orduko prestakuntza izaten dute burutua.

Proban oinarrizko aginduak ulertzeko, elkarrizketa errazetan parte hartzeko, galdetegi erraza betetzeko edo orduak, datak eta lekuak daramatzaten oharrak idazteko gai izan behar dute ikasleek.

A2 FLYERS

YLE-eko azkena da eta maila altuena dauka. Ikasleei oinarrizko ingeles idatzia ulertzen, egoera ezagunetan komunikatzen, oinarrizko esaldiak ulertu eta erabiltzen eta astiro eta argi mintzatzen diren pertsonekin elkarri eragiten laguntzen die.

Azterketa honek frogatzen du ikaslea kapaz dela eguneroko ingeles erraza ulertzeko eta oinarrizkoan komunikatzeko.

Normalean proba hau egiten dutenak 9 eta 12 urte bitartekoak dira eta bizpahiru urte daramate ingelesa bigarren hizkuntza legez ikasten (250 ordu, gutxi gorabehera).

II. A2 KEY ENGLISH TESTE (KET)

A2 Key for Schools titulazioak frogatzen du ikaslea gai dela ingelesez komunikatzeko eguneroko egoera sinpleetan. Starters, Movers eta Flyers azterketen ondorengoa da eta goi-mailako azterketei aurre egiteko konfiantza ematen die ikasleei.

KET egiten duten ikasleek 250 bat ordu teoriko eta praktiko izaten dituzte burututa eta gauza dira oinarrizko ingelesean mintzatu, idatzi eta ulertzeko. Proba hau etorkizunean ingelesez ikasi edo lan egin ahal izateko beharrezkoak diren hizkuntza-konpetentzien garapenaren lehenengo urratsa da.

Ikasleak azterketan frogatu behar du honako trebetasun hauek menperatzen dituela: esaldiak ulertu eta oinarrizko esapideak erabiltzekoa, oinarrizko ingeles idatzia ulertu eta erabiltzekoa, nork bere burua aurkeztu eta norberaren inguruko galderak erantzutekoa, oinarrizko ingeles-mailan komunikatzekoa, berri laburrak eta agindu sinpleak ulertzeko eta ohar laburrak idaztekoa.

III. B1 PRELIMINARY ENGLISH (PET)

B1 Preliminary for Schools titulazioak frogatzen du ikasleak ingelesaren oinarrizko alderdiak menperatzen dituela eta eguneroko erabilerarako behar diren trebetasunak ere badituela:

  • Testu-liburuak eta artikulu errazak irakurtzekoa
  • Eguneroko kontuei buruzko gutunak eta emailak idaztekoa
  • Informazio objektiboa ulertzekoa
  • Ahozko ingelesean zein idatzian iritzi eta gogo-aldarteez ohartzekoa

IV. B2 FIRST CERTIFICATE

B2 First Cambridge English-eko titulaziork ezagunenetarikoa eta mundu osoko milaka enpresak eta ikastetxek aitortutakoa da.

B2 First titulazioarekin herri anglofonoetan bizitzeko zein ingelesez ikasteko beharrezkoak diren hizkuntza-trebetasunak dituzula frogatzen duzu:

  • Komunikazio argia eta eraginkorra izatekoa.
  • Egunero gertatzen denaren berri izatekoa.
  • Ingeleraz argi eta zuzen idaztekoa, baita zure iritziak adierazi eta ikuspegi ezberdinak ulertzekoa ere.
  • Gutunak, txostenak, istorioak eta bestelako testu-motak idaztekoa.

Cambridge-ko azterketetarako prestatzeak bizitza errealean komunikatzen laguntzen dizu, baita ingelesa ikasi eta munduaren aurrean frogatzen ere.

Cristina Roy

Utzi iruzkin bat