Elkarrekin ikasizIkasleenak... Argitaratuta

AINARA POZAK ASTI LEKUKO BAL PROIEKTUA AURKEZTEN DIGU

AINARA POZAK AURREKO IKASTURTEAN BUKATU ZUEN BATXILERGOA ASTI LEKUN ETA ORAIN DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN DAGO INGENIARITZA IKASTEN, INDUSTRIA DISEINUA, HAIN ZUZEN.INGENIARIA IZAN NAHI ZUELA ARGI ZEUKANEZ BATXILERGOKO BAL PROIEKTUAN “MATXISMOA GURE GIZARTEAN ETA INGENIARITZAN” GAIA LANDU ZUEN.

 

Asti Lekuren BAL proiektua ikasleen ikuspegitik ezagut dezagun elkarrizketa bat eduki dugu berarekin. Eta ez hori bakarrik, bere aurkezpenean erabilitako materiala ere ekarri digu.

ASTI LEKU: Hitz gutxitan laburbilduta, zelan azalduko zenioke honetaz ezer ez dakien bati zer den/zertan datzan Asti Lekuko BAL proiektua? (helburuak, nola garatzen den, nola ebaluatzen den…)

AINARA POZA: BAL proiektua Batxilergoko bi urteetan zehar egiten den lana da, ostean jasotako notaren arabera Batxilergoko media igotzen laguntzen dizuna. Lehenik mintegi bat aukeratzen duzu, nire kasuan, Ingeniaritza, eta gero lan idatzia eta ahozkoa garatu behar dituzu. Gustuko duzun gai bat aukeratzen duzu, aukeratutako mintegiarekin erlazionatuta dagoena, noski.

AL: Zein gai aukeratu zenuen zurerako? Zergatik?

AP: Aukeratu nuen gaia “Matxismoa gure gizartean eta ingeniaritzan” izan zen. Betidanik nahi izan dut ingeniaritzaren bat ikasi, baina askotan entzun dut ingeniaritza “gizonezko mundua dela orokorrean”. Horregatik, emakumearen egoera arlo honetan nolakoa den aztertu nahi izan nuen.

AL: Nola burutu zenuen proiektua? Zein urrats eman zenituen?

AP: Lana lau ataletan banatu nuen. Alde batetik zenbait definizio eman nituen. Horren ostean Martxoaren 8ari buruz eta lehenengo emakume ingeniariei buruz hitz egin nuen. Gero, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak kopuru aldetik arlo ezberdinetan aurkeztu nituen era grafikoan. Eta azkenik, gizon eta emakume ingeniariei galdera batzuk egin nizkien, haien egoera aldaratzeko.

AL: Eta aurkezpena, nola prestatu zenuen?

AP: Aurkezpena prestatzerakoan ideia bakarra nuen buruan, jendea kontzientziatzea. Bi bideo egin nituen, eta amaieran hiru edalontzirekin aurkezpen laburra egin nuen, egungo egoera salatu nahian.

AL: Zer deritzozu Asti Lekuk sortutako proiektu honi?

AP: Asko lan egin behar da, baina gustuko duzun gai bat jorratzen baduzu, oso ondo dago.

AL: Zuri zertan lagundu zizun? Ikasketak aukeratzen…?

AP: Emakume ingeniariari galderak egitera joan nintzenean, Industria diseinuko ingeniaritza aurkeztu zidan. Nik ez nuen ezagutzen, baina horixe da gaur egun ikasten dudan karrera.

AL: Itzuliko al zara Asti Lekura, beste ikasle ohi batzuek zurekin egin zuten bezala, BAL proiektuarekin laguntzera, hau da, ikasleentzako hitzaldiak ematera?

AP: Deitzekotan bai, azkenean ikasten ari naizen karrera ez da oso ohikoa ezta ezaguna ere, eta ni bezala dagoen edonori lagundu diezaioket.

Ainararen BAL proiektua

Ainarak, BAL proiektua zertan datzan hobeto uler dezagun, bere aurkezpenean erabilitako materiala ekarri digu.

 

Cristina Roy

Leave a Comment