AlbisteakDenetarikoak... Argitaratuta

ADIORIK GABEKO AGURRA

GAUZA GUZTIEK DUTE HASIERA ETA AMAIERA, ETA 2019KO EKAINEKO EGUN HAUETAN IRITSI ZAIO JOSE ANGEL MENTXAKARI ORAIN HOGEITA HAMAR URTE HASITAKO ETAPA IXTEKO ORDUA.

Ez ohi da erraza hitz gutxitan ganorazko zerbait esatea urtetan eta urtetan lankide, lagun eta irakasle izan duzun baten inguruan. Baina,saia gaitezen, Jose Angelek merezi du!

Gure Jose Angel Mentxaka lankidea jubilatu berri da. Hamaika urte eman ditu Asti Lekun, besteak beste, bere pasioak gure egiten saiatzen, ikasleak teknologia berrietan trebatzen, euskalduntzen, Olentzerorena egiten, Agenda 21eko ortua lantzen… eta hauengatik guztiengatik, hain zuzen ere, maite dute horrenbeste ikasleek ”Mentxi”.

Geuk ere, lerro hauek berari eskainiz omendu nahi izan dugu.

Batez ere, gizon zintzoa, apala eta maitagarria, eta nola ez, euskaltzale sutsua da. Ororen gainetik, hurbila eta xumea. Haserre, gainera, gutxitan ikusi izan dugu, eta orduak eta orduak elkarrekin igaro behar direnean, eskertzekoa da hori. Beste gaitasun asko ere baditu, askoren artean, laguntzeko jarrera, lanerako gogoa, etab. Jakina, akatsak ere izango ditu, ez baitago arantza bako lorerik, baina horiek pairatzea ez zaigu guri suertatu, zorionekoak gu!

Etapa bat itxi eta bestea hasten duen une honetan, adiorik gabeko agurra egin nahi izan diogu, batez ere Olentzero urtero etortzen delako eta abenduan Asti Lekuko umeak, eta ez hain umeak, zain izango dituelako, ilusioz beterik. Balio beza honek xede horretarako.

Eskerrik asko, Jose Angel. Disfrutatu, merezi duzu-eta!

Asti Lekuko ikasle, familia eta lankideen partetik.


Eskerrik asko, Jose Angel. Disfrutatu, merezi duzu-eta!

Ikastolako horma zaharretan

Proiektu bat gauzatzeko

Eskolak eman horren gainetik

Zu euskararen aldeko

“Kaixo Olentzero!” haurren ahotik

Irrifar bat bihotzeko

Zenbat bizipen, zenbat argazki

Urte pila bat tarteko

Baina Mentxaka zelan agurtu

Bertsotan baino hobeto


(Itsasoari begira, Asier Alcedo)

Susana Murga

Leave a Comment