Kooperatibaren ahotsakZuzendaritza taldea... Argitaratuta

2018, BERRITASUN HANDIKO URTEA GURE PLANTILLARENTZAT

2018. URTEAN AURRE ERRETIROA HARTU DUTE URTE LUZEZ GURE IKASTOLA GAUR DENA IZATERA IRISTEKO LAN EGIN DUTEN PERTSONA ASKOK. HAMABI HILABETE HAUETAN BAKARRIK, BEGOTXU ARGEDAS, ARANTZI LOPATEGI, AMELI IBEAS, IZASKUN ETXANIZ, ELI MENDIOLA, JUAN CARLOS NABERAN, KARMELO IRIONDO, GOTZONE EGIA, MERTXE IZAGIRRE, MARIAN SANZ ETA JOSE ANGEL MENTXAKA IZAN DIRA.

 

Argi dago IKUSI MAKUSIko artikulu labur batekin nekez adieraz daitekeela ikastolaren esker ona guztiek egin duten lan eskergagatik. Haien laguntasuna eta legatua geratzen zaizkigu. Asti Lekuk haien etxea izaten jarraituko du eta bisitan espero ditugu.

Plantillaren berrikuntza 2009. urtean hasi zen, eta hamar urte eskasetan 30 langilek hartu dute erretiroa. Hala, Asti Leku berritzen joan da eta andereño eta maisu asko etorri dira, baita administrazio eta zerbitzuetako langileak ere; horietako asko ikastolako ikasle izandakoak.

Besterik gabe, ikasturte honen hasieran kontratazio kopuru handi samar bat egin behar izan zen aldaketa horiei aurre eiteko. Orain gurekin dira HHn Naroa García, Peio Ugarte, Izaskun Santos, Patricia Bermejo, Elena San Miguel eta Eztizen Garai. Irailean Oihane Rengel, Usoa Durañona, Xabier Otiñano eta Iratxe Sanz iritsi ziren LHra. DBHn Vanesa Rodríguez, Eneritz Mancisidor, Miriam Estévez eta Eider Urrutia ditugu. Aipaturikoez gain, hainbat profesional gazte ari da tarteka gurean sartzen, taldeak dituen premien arabera.

Hitz hauen bitartez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ondo merezitako erretiroa hartzen ari direnei, eta ongi etorria esperientziaz, erronkaz eta poztasunez beterik egongo den ibilbide profesionalari hasiera eman diotenei.

  • Eskerrik asko urteko (aurre)erretiratu guztiei!!! Begotxu Argedas, Arantzi Lopategi, Ameli Ibeas, Izaskun Etxaniz, Eli Mendiola, Juan Carlos Naberan, Karmelo Iriondo, Gotzone Egia, Mertxe Izagirre, Marian Sanz eta Jose Angel Mentxaka.
  • Aipamen berezi eta maitekorra egin nahi diegu urte hauetan utzi gaituzten langileei: Joseba Vicario, Encarni San Millán, Ramón de la Presa, Arantza Martínez eta Fernando Valgañón.

Jesús Bilbao
Zuzendari Nagusia

Leave a Comment