2018-19 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA ETA DEMOGRAFIA

2018-19-IKASTURTEKO-MATRIKULAZIOA-ETA-DEMOGRAFIA-2
Ikastolaren proiektua erakargarria da Ezkerraldean eta, ondorioz gure matrikula datuak positiboak dira. Hala ere, jaiotza-tasa gainbehera batean dago azken urteetan eta horrek arriskua ekar diezaioke gure sendotasunari. Komenigarria da, beraz, ikastola guztion artean ezagutzera eman.

 
Demografiak, edo zehatzago esanda, jaiotza-tasak eragin zuzena dauka eskola edo ikastetxe ezberdinek duten ikasle kopuruan. Ikastolak ere, logikoa denez, demografian ikusten ari garen jaitsiera pairatu ahal du.

Azken urte hauetan, 2014tik 2016ra hain zuzen ere, Ezkerraldean (Sestao, Santurtzi, Barakaldo eta Portugalete kontuan hartzen baditugu soilik) jaiotzen beherakada nabarmena da. 2014an aipaturiko lau herri horietan guztira 1839 ume jaio ziren; 2016an, aldiz, 1652 baino ez. Beste era batez esanda, hiru urteotan 187 ume gutxiago jaio dira Ezkerraldean.

Jaiotza-tasaren jaitsiera hori ikasgeletara ekarrita, agerian dago 7 edo 8 ikasgela gutxiago beharko dituela sistemak Ezkerralde osoan ume horiek guztiak atenditzeko. Ez da harritzekoa izan, beraz, zenbait zentrutan gelen itxiera gertatu izana ezta itunen galera ere.

Asti Lekun, gure aldetik, oso adi egon behar dugu arazo honen aurrean gure hezkuntza itunak oso osorik mantendu ahal izateko. Momentuz ez dugu larritzeko arrazoirik baina ikastola osatzen dugun guztion artean ikastolaren promozioa bultzatu behar dugu eta gure proiektua ezagutzera eman, bere egonkortasuna bermatze aldera.

Datorren ikasturteko matrikulari dagokionez, otsailean Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) etapetarako aurrematrikula epea izan zen. Epe horren barnean, ikastolak matrikulazio sendoa jaso zuen orokorrean, nahiz eta 2 urtekoen geletarako ikaspostu batzuk libre gelditu ziren.

2016an jaiotako ikasleen promozioa sakonago analizaturik, honelako datuak eskaintzen dizkigu:

  • 67 ikasle matrikulatu dira, 32 neska eta 35 mutil.
  • Horien artean 24k anai-arrebak dituzte jadanik ikastolan
  • Gurasoen erdiak, euskaldunak dira.
  • Familien jatorria, kopuruz ordenaturik, hauxe da: Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Sestao eta besteak

DBHko gelak, hau da 2006an jaiotakoen promozioarenak, beteko dira berriro ere, eta gure Eki proiektuan integratuko dira.

BATXILERGOARI dagokionez, aurrematrikula epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean egongo da zabalik. Espero dugu honetan ere ikasle eta familia askok gure proiektuaren aldeko hautua egitea. Interesaturik egon litekeen edonor ezagutuz gero, ikastolara bideratu dudarik gabe.

MATRICULACIÓN PARA EL CURSO 2018-19 Y DEMOGRAFÍA

El proyecto de la Ikastola es muy atractivo para la Margen Izquierda, y en consecuencia nuestros datos de matriculación son positivos. En cualquier caso, la tasa de nacimientos está decreciendo en los últimos años, lo que puede poner en peligro nuestra fortaleza. Es conveniente, así pues, dar a conocer entre todos la Ikastola.

 
La demografía, o más concretamente, la tasa de nacimientos, influye directamente en la cantidad de estudiantes de las escuelas o centros educativos. La ikastola también puede, como es lógico, sufrir el descenso que estamos apreciando en la demografía.

Estos últimos años, más concretamente entre 2014 y 2016, el descenso de la natalidad en la Margen Izquierda (tomando en cuenta Sestao, Santurtzi, Barakaldo y Portugalete) ha sido notable. En 2014 nacieron un total de 1.839 niños/as en los mencionados municipios; en 2016, en cambio, solo 1.652. Dicho de otro modo, en estos tres años ha bajado en 187 el número de niños/as nacidos/as en la Margen Izquierda.

Trasladando ese descenso de la tasa de natalidad a las aulas, está claro que el sistema necesitará 7 u 8 aulas menos en la Margen Izquierda para atender a todos/as esos niños/as. No es de extrañar, pues, que se hayan cerrado aulas en algunos centros y se hayan perdido pactos.

En Asti Leku, por nuestra parte, debemos estar muy atentos ante este problema para poder mantener íntegros los pactos educativos. De momento, no tenemos motivos para preocuparnos pero debemos fomentar la promoción de la ikastola entre todos/as y dar a conocer nuestro proyecto, con el objetivo de garantizar su estabilidad.

En lo referente a la matriculación del próximo curso, en febrero fue el período de pre-matrícula para las etapas de Educación infantil (EI), Educación Primaria (EP) y Educación Secundaria Obligatoria (ESO). Dentro de ese período, la ikastola obtuvo una buena matriculación en general, aunque quedaron algunas plazas libres en las aulas de 2 años.

El análisis en más profundidad de la promoción de los/as alumnos/as nacidos en 2016, nos ofrece los siguientes datos

  • Se han matriculado 67 alumnos/as, 32 chicas y 35 chicos.
  • De entre ellos/as 24 tienen hermanos/as en la ikastola.
  • La mitad de los padres/madres son euskaldunes.
  • El origen de las familias, ordenado cuantitativamente es el siguiente: Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Sestao y otros.

Las aulas de ESO, es decir, las de los/las nacidos/das en la promoción de 2006, se volverán a llenar, y se integrarán en nuestro proyecto Eki.

En lo que al BACHILLERATO se refiere, el período de pre-matrícula permanecerá abierto del 2 al 14 de mayo. Esperamos que también aquí muchos/as alumnos/as y familias elijan nuestro proyecto. Si conocierais a alguien interesado, no dudéis y dirigidlo a la ikastola.

Jesus María Bilbao
Ikastolako Zuzendari Orokorra

Deja un comentario