Lehen Hezkuntza


Lehen Hezkuntza

Horrelakoak gara

Lehen Hezkuntzako ikasleok ezaugarri ezberdinak dauzkagu, adinaren araberakoak. Sei urtekin hasten gara, umetxoak garenean, eta 12rekin bukatzen dugu, nerabezaroan sartzeko zorian gaudelarik.

Hala ere, badira etapa honetako ikasle guztiok dauzkagun hainbat nolakotasun: alaiak gara, aktiboak, oldartsuak, eskuzabalak, jakinguratsuak…

Etapak Lehen Hezkuntza

Hazten goaz

Asti Leku gure ikaskuntza eta garapenarekin laguntzen diguten proiektu berritzaileez baliatzen da

Etapa hau bukatu orduko ikasleok, jasotako osoko prestakuntzaren bitartez, Euskal Curriculumaren bost arloetan trebeak izango gara: pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norberaren nortasuna izaten eta lanari ekiten. Delors txostenaren bost arloetan, alegia.

Euskaldunak eta eleaniztuak izango gara, hizkuntza ezberdinetan harremanak izateko gauza izanik.

Balioak dauzkaten pertsonak ere izango gaituzu: lagunartekoak, irekiak, txukunak, eskuzabalak, arduratsuak, begirunetsuak, saiatuak, lanzaleak eta apalak.

Etapak Lehen Hezkuntza

Asti Lekurekin ikasten dugu

Asti Leku gure ikaskuntzan eta garapenean laguntzen diguten proiektu berritzaileetan oinarritzen da:

  • “Txanela” proiektuaren bitartez prestakuntza egokia bermatzen digun ikasketa eskaintza koherentea eta bateratua jasotzen dugu.
  • “Ikaskuntza kooperatiboa”: talde kooperatiboetan lan egiten dugu, “ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikastea” gure helburua izanik.
  • IKTko baliabide modernoak erabiltzen ditugu: ordenagailuak, arbel digitalak, proiektoreak…
  • Ekintza Pedagogiko osagarriak ere burutzen ditugu, hala nola irteerak, bisitaldiak… Hauek gure curriculum-formakuntza aberastu eta osatu egiten dute.
  • “Nire Asterokoa” agendaren bitartez balioak lantzen ditugu, bai ikastolan bertan baita familian ere. Asti Lekuk sortutako proiektu honen bidez gizartekoitasuna, komunikazioa, iraunkortasuna, txukuntasuna, eskuzabaltasuna, errespetoa, arduratsua izatea, lanean saiatzea eta apaltasuna lantzea pertsonaren garapenean oso garrantzitsuak direla ikasten dugu.