Historia


Asti Leku Ikastola Kooperatiba

 

hasierkoa 76an
Asti-Leku

 

lehenengo ikasleak - Aita Barandiaran
Asti Leku Ikastola Ezkerraldeko familia-kooperatiba da eta Portugaleteko Florida auzoan kokatzen da.

Asti Leku ikastolaren eratze prozesua konplexua eta aberatsa izan da; izan ere, inguruko hainbat ikastolaren integrazioaren emaitza da, gaur egun Ezkerralde osorako ikastola dena.
Gure historia familia batzuen ekimenez sortu zen, euren seme-alaba txikiekin hara eta nora ibili zirenak, etxerik etxe euskara irakasten. Gure ibilbidea Portugaleteko Elai-Alai ikastolaren sorrerarekin batera hasi zen 1963an. Handik gutxira Santurtziko Bihotz Gaztea, Sestaoko Umeen Etxea, Trapagaraneko Itxaropena eta Barakaldoko Alkartu sortu ziren eta epe laburrean Asti Leku ikastola integratzera pasatu ziren.
1975ean Asti-Leku Kooperatiba eratu zen eta otsailaren 15eko lehenengo Ohiko eta Ezohiko Bilera Nagusi hartan Asti Leku Ikastola Kooperatiba izango zenaren estreinako zertzeladak aurkeztu ziren. Diseinu harekin kirola, kultura, aisia eta hezkuntza bateratu nahi zituzten eta behin onartuta “A ver si somos capaces/Denon artean egiten badogu, danona izango daeslogana zeraman publizitate kanpaina jarri zuten abian Ezkerralde osoan.

 

Sata Ageda

 

Eusko Jaurlaritzak, Erabilera Publikoko adierazpen ofizialaren bidez, Asti Lekuren izaera soziala eta irabazi asmorik gabea onartu zuen 2001ean.
Gaur egun, Asti Leku Ikastola kooperatiba 2500 bazkidek osatzen dute eta bertan 2 eta 18 urte bitarteko 1600 neska-mutil baino gehiagok ikasten dute.

 

Gure historiaren une garrantzitsuenak

  • Portugaleteko Elai-Alai Haur ikastolaren sorrera.
  • Sestaoko Umeen-Etxea ikastolaren sorrera.
  • Haur ikastolak Sestaoko Patronatuan batu ziren.
  • Asti-Leku kooperatiba eratu zen, ikastolaren titular gisa. Lurrak erosi ziren.
  • Portugaletera lekualdatu eta gaur egungo Lehen Hezkuntzako eraikina inauguratu zen.
    Kooperatibaren eta ikastolaren lehendabiziko zuzendaria kontratatu zen.
    BIEkin elkartu ginen ( Bizkaiko Ikastolen Elkartea)
  • Portugaleteko Elai-Alai, Repelega eta Lora-Barri eta Sestaoko Umeen-Etxea aurre hezkuntzako ikastolak Asti Lekun sartu ziren.
  • Lehenengo IBILALDIA ospatu genuen.
  • Asti Leku Elkartea Kirol Elkarte eratu zen
  • UBI ematen hasi zen, 3 eta18 urte bitarteko ikasleak izanik.
  • Gaur egungo Bigarren Hezkuntzaren eraikina inauguratu zen.
  • Frontoia inauguratu zen.
  • Asti-Leku Euskadiko Ikaskuntza Kooperatiben Federazioko kide egin zen.
  • Itaunduko ikastola gisa jarraitzea erabaki zen, sare publikoan sartzeko aukera baztertuz.
    Zuzendari berria izendatzearekin batera, kooperatibako Zuzendari Gerentea eta Ikastolako Zuzendariaren arteko funtzioen bereizketa egin zen.
  • Gaur egungo Haur Hezkuntzaren eraikina inauguratu zen.
    Irakaslea ez zen informatikoa kontratatu, eta Informatika Zerbitzu orokorra sortu zen.
  • Ikastolako zuzendari berria izendatu zen.
  • Erabilera Publikoko adierazpena eman ziguten.
    Ikastola Ibar Ezkerra Kooperatiba eratu zen.
  • Trinity azterketak egiten hasi ziren.
  • 40. urteurrenaren ospakizuna.
  • EUSKALIT-en Zilarrezko Q-a lortu genuen
  • Asti Leku Kirol Elkartearen 25. urteurrena
  • Zuzendari orokor berria sartu zen.
    2 urtekoen gelak inauguratu genituen.
  • Bigarren IBILALDIA ospatu genuen.
    50. urteurrena ospatu genuen.
    EKI proiektua DBHko 1. mailan abian jarri zen.
  • · “Agenda” proiektua sortu eta abian jarri genuen Lehen Hezkuntzan.
    · Hirigintza Akordioa sinatu genuen Portugaleteko Udalarekin.
    · “Batxilergo Berria” proiektua sortu eta abian jarri genuen.
    · Wifia eta arbel digitalak jarri genituen.
    · Heldutasun Teknologikoaren ziurtagiria lortu genuen.
  • Educamos plataforma erabiltzen hasi ginen.
  • Chromebook-ak hasi ginen erabiltzen DBHn.
    Cambridge azterketak ikastolan bertan egiten hasi ziren.

  • . Asti Leku Kirol Elkartearen 40. urteurrena
    . Bi urtekoen gelak ikastolara lekualdatu ziren.