“Egunon AstiLeku” harrera zerbitzua


Ikastolak “Egunon Asti Leku” ordutegi asistentziala eskaintzen du, umeei goizeko 8:00etatik aurrera ikastolara etortzeko aukera ematen diena.

Ordutegi berezi honetarako garrantzizko zenbait alderdi pedagogiko hartzen dira aintzakotzat:

  • Umeak Ikastolan ematen duen denbora osoak probetxugarria izan behar duela.
  • Ordutegi osagarri honetako ekintzak eskola curriculumaz kanpokoak izango direla.
  • Tailerren bidez umeei esnatzen lagunduko zaiela inolako nekerik sortarazi barik.
  • Ume bakoitzari behar duen arreta emateko taldeen kopurua 10-15 ikaslekoa izango dela.

Erabiliko diren baliabideak hauexek dira: musika eta soinuak, margoak, jolasa, mugimendu lasaiak, argiak eta itzalak, ahotsa, liburuak, ukimena, hizkuntza eta gorputza.

ARGIBIDEAK:

  • Nori zuzendua: HHko 3, 4, eta 5 urtekoei eta LHko ikasleei.
  • Egutegia: irailaren 11tik, eskola egutegi berbera.
  • Ordutegia: goizeko 8:00etatik 9:30era.
  • Taldea sortzeko gutxieneko kopurua 10 ikaslekoa da eta gehienekoa 15ekoa.
  • Busa: ez da bus zerbitzurik egongo ikastolara etortzeko, beraz bus erabiltzaileei %40ko deskontua egingo zaie.

Argibide gehiagorako jar zaitezte harremanetan Cristina Royrekin (944 937 020 edo mcroy@astileku.eus )