DBH


Horrelakoak gara

Lehen Hizkuntzatik Bigarrenera pasatzen garenean hezkuntza-etapaz aldatzeaz gain, aldakuntzaz beteriko etapa fisiologiko berrian ere sartzen gara. Aldaketa hauek -hasieran fisikoak bakarrik baina aurrerago, psikologikoak eta sozialak ere bai- gure buruaren pertzepzioan zein besteekin erlazionatzeko eran izango dute eragina. Talde baten parte izatea eta familiatik askatzeko beharra badira ere etapa honetako oinarrizko ezaugarriak.

Honegatik guztiagatik DBHko ikasleok ausartagoak gara, jakinguratsuak, kritikoak, sormen handikoak eta gure lagunen lagunak.

Hazten goaz

Etapa hau bukatutakoan, ikasleok autonomoak, eleanitzak, eta teknologia berriekin trebeak izango gara.

Ikasitako balioak ardatz, gure nortasuna eta ahalmenak garatuko ditugu.

Aniztasuna onartuz, pertsona irekiak eta orekatuak izango gara.

Etapak DBH

Asti Lekurekin ikasten dugu

Asti Leku gure ikaskuntza eta garapenarekin laguntzen diguten proiektu berritzaileez baliatzen da:

  • Asti Lekun jarraipen hurbila eskaintzen digute ikasleoi, pertsona eta emozio alorretan garapen egokia lor dezagun. Bizitzan agertuko zaizkigun egoerei aurre egiteko trebetasunak lortzeko baliabideak ere ematen dizkigute.

  • Konpetentzietan oinarritutako “EKI” proiektuarekin lan egiten dugu.

  • Teknologia eta metodologia modernoez baliatzen gara: chromebook-ak, arbel digitalak, ordenagailuak, EKI digitala…

  • Gure Orientazio programari esker, etorkizunerako erabakiak hartzen laguntzen digute.

  • Nazioarteko ikasle-truke eta kultura-bisitaldietan ikasitakoari esker pertsona pluralak, kosmopolitak eta buru-jantziak izango gara.