Albisteak


DBHko 4. mailako ikasleek primeran pasatu dute ikasketa bidaian

Joan den astean, DBHko 4. mailako ikasleek izugarri gozatu zuten ikastolako ikasketa-bidaian. Haiekin Deiene eta Beñat irakasleak eta Mikel, Enara, Ziortza eta Mikel begiraleak joan ziren. Kontatu digutenaren arabera, esperientzia ahaztezina izan da. Bidaia honetan Jaca, Bartzelona eta Salou bisitatu dituzte, eta zenbait jarduera ezberdinez gozatu ahal izan dute, hala nola […]


Asti Lekuko 8 ikasle Normandiara joan dira Erasmus + proiektuarekin

Aste honetan ikastolako zortzi ikasle Normandiako Honfleur-en izan dira Erasmus + proiektuaren baitan antolatutako ikasle truke batean parte hartzen. Haiekin Javi Martín eta Estibaliz Larrañeta ikastolako irakasleak joan dira, eta pasa den igandetik gaur arte, honelako egonaldietan ohikoa denez, bertako parte-hartzaileen etxeetan egon dira ostatatuta. Bertan, beste lau herrialdetako ikasleekin […]


Eskerrik asko Asti Lekuko Hezkidetza taldean lagundu duten ikasleei!

Asteazken honetan Asti Lekuko Hezkidetza taldeko arduradunek hamaiketako bat eskaini diete ikasturtean zehar lagundu dieten DBHko eta batxilergoko ikasleei, egindako lana eskertzeko. Ikasle hauek lan bikaina egin dute ikasturtean zehar, oso jarrera onez, inplikazio maila altuz eta gogo handiz aritu direlarik. Horregatik guztiagatik, taldeko koordinatzaileek hamaiketako bat antolatu diete zoriondu […]


Asti Lekuko batxilergoko BAL proiektuko zientzia mintegiko ikasleak Achucarro zentroan izan dira

Aste honetan batxilergoko 1. mailako zientzia mintegiko ikasleek, Asti Lekuko orientazio akademikoko proiektuaren baitan (BAL), Leioako Achucarro zentroa bisitatu dute, bertan egiten den lana ezagutzeko. Achucarro Basque Center for Neuroscience (Neurozientzien ikerketarako Euskal Ikerketa Zentroa) neurozientziaren esparruan oinarrizko ikerketan, graduondoko trebakuntzan eta ezagutzaren transferentzian zentraturiko nazioarte mailan lehen mailako ikerketa […]


Portugalete parte hartze eskolak adimen artifizialaren inguruko tailerra antolatu du

Prestakuntza tailer hau Eneko Osaba adimen artifizialaren doktoreak emango du, aurrez aurre, apirilaren 22 eta 29an Santa Clara kulturtegian, eta honako helburuak ditu: • Ulertzea zer den adimen artifiziala eta haren bilakaera historian zehar. • Adimen artifizialaren onurak eta arriskuak ulertzea. • Adimen artifizialaren arrisku etikoak aztertzea. • Adimen artifizialaren […]


Portugaleteko Euskara Zerbitzuak Portuberri buletina sortu du

Portugaleteko Euskara Zerbitzuak Portuberri buletina sortu du euskara sustatzeko egiten dituen jardueren berri emateko. Argitalpen honen helburua da, batetik, dagoeneko egin diren jardueren berri ematea eta, bestetik, laster egingo diren jarduerak aurkeztea. Informazio gehiagorako sakatu irudietan