Asti Lekuko XIX. Kultur Astea


KULTUR ASTEA ospatzeko sasoia heldu zaigu.

Kultur Aste honekin euskararen erabilerari eta Euskal Kulturari beste bultzada bat eman nahi diogu, gela barrutik atera eta ikastolako esparru eta harreman guztietara zabalduz.

Honetarako, batzuetan, ikasleak eurak egile, eta beste batzuetan hartzaile izango diren hainbat ekintza burutuko dira. Era honetan, euren arteko komunikazio eta elkar trukaketa egongo da, batzuek besteek egiten dutena ezagutzeko aukera izanik.

Apirilaren 3tik 6ra bitartean hainbat ekitaldi burutuko ditugu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Kultur Asteko egitarau osoa ikusi ahal izateko, egin klik HEMEN

 

Parte hartzera gonbidatuta zaudeten ekintzetara etortzera animatzen zaituztegu:

2. mailako ikasleen gurasoak apirilaren 4an, asteazkena, 13:00etan Haur Hezuntzako Hitzaldi Aretoan egingo den “KANTA SAIOA” ikustera gonbidatuta zaudete.

3. eta 4. mailako ikasleen gurasoak apirilaren 6an, osteguna, 14:50ean LH-ko patioan egingo den “EUSKAL DANTZAK” saioa ikustera gonbidatuta zaudete.

DBH eta Batxilergoan Kultur Astea apirilaren 3tik 7ra garatuko da eta prestaturiko ekintzak ikusi ahal izateko, egin klik HEMEN

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.